
Aldezar Elkartea 1992. urtean jaio zen eta 30 urtez Alde Zaharreko haurtzaroarekin eta gazteriarekin hezkuntza komunitarioan lanean ibili da. Geroztik, ehunka hezitzailek – horietako asko Aldezarren Formakuntzako Eskola Komunitarioan aritu direnak – hezkuntza ez formaleko proposamen bat sortu eta mantendu dute. Era berean, bertan auzoko txiki eta gazte askok parte-hartu dute.
Auzoenean kokaturik eta auzoko sarearekin lotura indartsua izanik, hiru hamarkada eta gero, Aldezarrek auzoaren erreferente izaten jarraitzen du. 2020an Iruñeko Udaletxeak Elkarbizitza Prebentziorako Ekintza Zerbitzuez arduratzen ziren auzoetako elkarteen kontratuak bertan behera uztea erabaki zuen. Halere, Aldezarrek indartsu mantentzea lortu du. Gaur egun, elkarteko jarduerak antolatzen eta garatzen 80 pertsona baino gehiago ari dira. Azken ikasturteko ludoteka, kanpaldi, jarduera eta proposamenei dagokienez, 450 txiki eta gaztek parte hartu dute.
Abuztuak 27, ospakizuna
30. urteurrena ospatzeko Aldezarrek larunbatean, abuztuak 27, jarduera ugari antolatu ditu.

