Un barrio donde cabe el mundo / Munduari zabaltzen zaion auzoa

Alde Zaharreko bizilagunen bizi-baldintzak defendatzeko kanpaina martxan jarri da

  • “Salgai” kartelak Alde Zaharraren eta bertako espazio publikoen merkantilizazioaren aruka

Alde Zaharra ez da saltzen, askotan baietz eman arren. Auzoko lagun guztiak parte hartzera gonbidatuta izan diren kanpaina honek argi eta garbi utzi nahi du: bi astez, balkoiak eta leihoak “Salgai” kartelez beteko dira eta kartel horiek berak suntsitu egingo dira martxoaren 18an, 12:30etan, Burgoen Plazan egingo den ekitaldian. Parte hartu nahi duten guztiek kartelak jaso ditzakete Plazara!-n (Kale Nagusia 31) eta Auzoenean (Aldapa Kalea 3-5) arratsaldeetan eta Sos Arrazismoren egoitzan (Zapateria Kalea 31, 1.), goizetan.

Ostalaritzako establezimenduen dentsitate izugarria, hiri osoko apartamentu turistikoen erdia baino gehiago Alde Zaharrean egotea, aisialdiko jarduerak eta auzoan bizi diren pertsonekin zer ikusirik ez duten ekitaldiak egiteko kale eta plazen okupazio etengabea edo espazio publiko pribatizatzeko amaigabeko prozesua dira, besteak beste, Alde Zaharreko hainbat kolektibok aspalditik salatzen dituzten errealitateetako batzuk. Hori izan zen AZ Sare Komunitarioak urrian egin zituen auzo-jardunaldietan jorratu zuen gai nagusietako bat. Jardunaldi horietatik aurrera lantalde bat sortu zen arazo honi heltzeko. Lan talde horrek ekintza-programa zabal bat prestatu du, horren barruan “Alde Zaharra ez da saltzen” kanpaina.

Ibilbide-orria

Alde Zaharreko bizi-baldintzen okertzea, espazio publikoen galera eta auzo-interesen aurrean interes ekonomikoen nagusitasuna direla eta, lantaldeak hamar puntu ezartzen dituen ibilbide-orria bat prestatu du, auzoteri aktiboaren bidez bizi nahi dugun auzoa eraikitzeko, espazio publikoen eta komunaren defentsa erdigunean jarriz. Puntuek hainbat alderdi jasotzen dituzte, horien artean, ostalaritzako establezimenduen kopurua eta horien terrazek okupatutako espazio publikoa kontrolatzea eta murriztea; auzokoak ez diren ekitaldien kopurua gutxitzea eta jarduerak auzoan bizi diren pertsonak errespetatuz garatzea, edo Alde Zaharrean ostatu turistikoko plazak murriztea. Ibilbide-orriko puntuek honi ere heltzen diote: etxebizitzaren arazoari, auzoko premiei erantzungo dieten espazio publikoen eta horniduren beharrari eta, konfiantzan oinarritutako segurtasun-ereduaren aldeko apustua egiteko, bideo-zaintzako kamerak kentzeari.

Lantaldeak diptiko bat egin du, bertan auzoaren egoera azalduz eta ibilbide-orriko puntuak zehaztuz. Diptiko horretan ere bizilagunei gonbitea egiten zaie “Alde Zaharra ez da saltzen” kanpainan parte hartzeko balkoietan eta leihoetan kartelak jarriz eta martxoaren 18an itxiera-ekitaldian joanez. Diptiko auzoko postontzi guztietan banatu da.

Nola parte hartu

  • Kartelen bilketa: Plazara! (arratsaldez), Auzoenea (arratsaldez) eta Sos Arrazismoa (goizez)
  • Kartelak leiho eta balkoietan jartzea: martxoaren 18ra arte
  • Itxiera-ekitaldia: martxoaren 18an, 12:30etan, Burgoen Plazan