Un barrio donde cabe el mundo / Munduari zabaltzen zaion auzoa

Alde Zaharreko bizilagunek Jito Alai gunea berreskuratzea eskatzen dute

Alde Zaharreko bizilagunek behin eta berriz salatu dute espazio publikoak galtzea. Galera honek auzoan bizi diren pertsonek jolaserako eta kirola egiteko erabili ohi duten Jito Alai pilotalekuari ere eragiten dio. Labriteko pasabidea konpontzeko lanak bitartean, pilotalekua eraikuntza-materialak gordetzeko okupatu da, bizilagunek gunea erabiltzea galarazten. Obrak bukatu ondoren, eta bereziki asteburuetan, espazioa Labriteko Frontoian eta beste ekitaldi batzuetan antolatutako jardueretan laguntzen duten ibilgailuek inbaditzen dute.

Alde Zaharrean jolasteko, kirola egiteko edo, besterik gabe, egoteko gero eta espazioa publiko gutxiago egotean eragina duen dinamika honen aurrean, AZ Sare Komunitarioak instantzia bilketa bat jarri du martxan auzoko bizilagunek Udalaren aurrean eskaera babes dezaten. Orain arte 73 instantzia jaso eta aurkeztu dira, horietan Jito Alai gunea oztoporik gabe geratzea eta denbora guztian harremanetarako, jolaserako eta kirolerako espazio gisa erabili ahal izatea eskatuz. Ekintza honekin bat egin nahi dutenek Auzonenean (Aldapa Kalea 3-5, behea) bete dezakete instantzia edo webgunetik jaitsi Auzoeneara eramateko.