Hiru urteko geldialdiaren ondoren, AZ Sare Komunitarioak antolatutako “3 Burgo, 3 Milia” herri-lasterketa berriro ibiliko da Alde Zaharreko kaleetan zehar maiatzaren 26an, ostirala. Haur eta helduen kategoriekin, ekitaldiak auzo izaera nabarmena du eta bertan ehun boluntario baino gehiagok eta auzoko denda eta establezimendu ugarik hartzen dute parte.
Helduen lasterketa
Helduen mailako lasterketa 20:20etan hasiko da San Nikolaseko Arkuan (Bosquecillo kalea) eta, uneoro Alde Zaharretik igarotzen den 5 kilometroko ibilbidea (3 milia) egin ondoren, Frantziako Atean bukatuko da. Aurten, banaka edo 3 eta 5 pertsonen arteko kuadrilletan har daiteke parte. Kuadrillen kasuan, helmuga zeharkatzen duen taldeko hirugarren pertsonaren denbora kontuan hartuko da eta sariak izanen dira lehenengo kuadrillarako eta baita emakumez bakarrik osatutako lehenengo kuadrillarentzat ere. Lasterketan baita ere sariak egonen dira lehenengo hiru emakumezkoen parte-hartzaileentzat, lehenengo hiru gizonezkoen parte-hartzaileentzat eta Alde Zaharrean bizi diren lehenengo emakume eta gizon klasifikatuentzat. Gainera, partaide guztien artean zapatila pare batzuk, liburuak, ardoa eta beste sorpresa batzuk zozketatuko dira.
Edizio honetan dortsalen kopurua 500era igo da. Parte hartu ahal izateko, lasterketaren web orrialdean eman behar da izena. Prezioa 10 eurotakoa da (maiatzaren 19ra arte) eta 12 eurotakoa data horretatik aurrera. Lasterketaren egunean ez dira inskripzioak onartuko irteera-gunean.
Haurrentzako lasterketa
Txikiak 19:30etatik aurrera aterako dira San Nikolaseko Arkuan ere, Bosquecillo zonaldean. Irteerako ordua eta distantzia jaiotza-urtearen araberakoak izanen dira. Lasterketa honetarako inskripzioak Auzoenean eta Samoa Sport dendan (Nagusi kalea 22) egin daitezke. Haurrentzako lasterketetan ez dira klasifikaziorik egonen, ezta lehenengoak ailegatzen direnentzako saririk ere, parte-hartzaile bakoitzarentzat opari bat baizik.
Informazio gehiago: www.tresburgostresmillas.com
