
Abuztuaren 25etik, ostirala, abuztuaren 29ra bitarte, asteartea, San Fermin Txiki jaietako kartela hautatzeko aukera izango duzu. Irailaren 22tik 24ra ospatuko dira aurtengo festak. Lehiaketara aurkeztutako kartelak Santo Domingo Azokan erakutsiko dira, eta hor bertan bete ahal izango dira kategoria ezberdinetako kartelak bozkatzeko papertxoak, 10:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Bi kategoria ditu Alde Zaharreko Jai Batzordeak antolatutako kartel lehiaketak: 15 urte eta hortik gorakoena bata, eta 15etik beherakoena bestea. 15 urte edo gehiagokoen kategoriako irabazleak 400 euro eramango ditu, bai eta Santo Domingo Azokan erabiltzeko 50 euroko bono bat ere. 15 urtetik beherakoen kategoriako irabazleak, aldiz, 100 euroko bonoa irabaziko du, festetako egitarauan iragartzen diren auzoko dendetan gastatzeko. Bi kartelak, gainera, San Fermin Txiki jaietako jarduera guztiak jasoko dituen egitarauan argitaratuko dira.
Datak
- Non: Santo Domingo Azokan
- Noiz: abuztuaren 25etik 29ra
- Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara
