Auzo bizitzak momentu latza bizi duen honetan, ekintza komunitario guztiak debekatuta daude, interes ekonomikoak pertsonen osasunaren gainetik jarri dira, etxeko txikienen interesak eta beharrak (beti bezela) azken postuan kokatu dira eta esklusio egoerek bortizki egin dute okerrera, besteak beste.
Egoera honetan beraz, zeregin sozial txiki bat burutzeko aukera ikusten dugu. Euskal herrian sortu diren hainbat eta hainbat babes sareek bezela, Iruñeko Aldezar Elkartetik ere, auzokideon arteko loturak forjatzeko une egokia dela uste dugu, batez ere, gure txikien eta adinekoen egoera leuntzeko asmoz, hoiek baitira egoeraren ondorioak gehien pairatzen dituztenak.
Jolas, tailer eta dinamika desberdinen bitartez, auzo bizikidetza suspertu nahi dugu Auzoan. Auzokidetza hauspotzeak gainera, garrantzi berezia izango du osasun krisiaren ondotik etor daitekeen krisi ekonomikoari aurre egiteko.
