Iaz bezala, kulturarteko “Aniztasunaren zaporea” proiektuaren barruan, liburuxka bat argitaratu nahi dugu, hainbat pertsonaren errezetak biltzen dituena. Gure jaioterria edozein dela ere, auzoa egunero partekatzen dugu.
Zure errezeta argitaratuta ikusi nahi duzu, eta Alde Zaharreko bizilagunekin partekatu plater merke eta gozo bat prestatzeko modua?
Familian, kuadrilarekin, bakarrik, zure gelarekin edo auzoko zure taldearekin egin dezakezu
Bidal iezaguzu zure edo zuen argazki bat plater bukatuarekin, eta bete formulario hau.
