Aita Moret kalean trafikoa berriz zabaltzeko hartutako aldebakarreko erabakiaren aurka egin du Mugikortasun taldeak
AZ Ekimeneko Mugikortasun taldea ez dator bat Aita Moret kalean berriz trafikoa zabaltzeko Udal Gobernuak hartu duen erabakiarekin. Gainera, bizilagunen taldeak ohartarazi du udalak erabaki hori hartu duela Mugikortasun batzordetik pasa gabe, udal taldeekin eztabaidatu gabe eta Presidentzia Batzordearen aurkako iritziarekin. Horrek esan nahi du Udal Gobernuak salbuespen egoera baliatu duela erabaki
Etxebizitzaren espekulazioa ekarri du koronabirusaren krisiak Alde Zaharrera
Azken asteetan, koronabirusaren ondorioz sortutako krisiarekin batera, nabarmen hazi dira gehiegizko baldintzetan eskainitako alokairuzko etxebizitzen iragarkiak, Idealista eta Fotocasa bezalako plataforma digitaletan. Hala antzeman du Bizitzeko Alde Zaharra plataformak; orain arte turistentzako alokatzen ziren pisuak bizitzeko ohiko alokairu gisara eskaintzen hasi dira, gehiegizko prezioetan, eta indarrean den alokairuaren araudia hausten duten
Auzoko zaintza sarea Alde Zaharrean
COVID-19-k egindako egoera larriaren aurrean, AZ Ekimenetik auzoko zaintza sare bat sortu nahi dugu. Elkartasun sare honekin, bulnerabilitate handiena duten pertsonei oinarrizko beharrak erraztu nahi dizkiegu eta familien kontziliazioa bultzatuz, haurren zaintza sostengatu nahi dugu. Zer egin dezakezu? Jar ezazu, ikusgai, Elkar zainduz/Compartiendo cuidados fitxa zure eraikinean. Izena-eman bizilagun boluntarioen
Alde Zaharreko saltokia, orain eta beti
Alde Zaharrean irekiak dauden saltokien mapa (eguneratua: apirilaren 24an) Zaintzen gaituzte eta haiek zainduz, gure buruak zaintzen ditugu. Etxe ondoko saltoki txikietan erosiz, auzo bizi eta gertukoa defendatzen dugu. Gainera, horrela, eredu ekonomiko jasangarri eta bidezkoagoak babesten ditugu. Gogoratu ezazu, gaur eta beti.
Alde Zaharrak josi eta josi
Bi astetan, ehunezko 600 maskara baino gehiago banatu dira Iruñeko Alde Zaharrean, AZ Ekimenaren zaintza-sarearen bitartez. Sare horretako boluntarioek josi dituzte maskarak. Maskarak hainbat saltokiri eta esku-hartze sozialerako proiektuei eman izan dira, eta joan den asteazkenean 460 merkatuan banatu ziren. Sareak martxan jarraitzen du eta josten jarraitzen dugu; parte hartu nahi
Auzoa balkoitik: konfinamentuan burutzeko aisialdirako ekintza komunitarioen proposamen sorta
Auzo bizitzak momentu latza bizi duen honetan, ekintza komunitario guztiak debekatuta daude, interes ekonomikoak pertsonen osasunaren gainetik jarri dira, etxeko txikienen interesak eta beharrak (beti bezela) azken postuan kokatu dira eta esklusio egoerek bortizki egin dute okerrera, besteak beste. Egoera honetan beraz, zeregin sozial txiki bat burutzeko aukera ikusten dugu.
Alde Zaharreko Jai Batzordeak, San Fermin ospakizunaren aldaketa baten aurrean, ardura izan dezaketen erakundeak kontuan hartzea eskatzen du
Une hauetan, bizitzen ari garen egoera latza eta egoeraren konplexutasunaz erabat kontziente izanda, zaila egiten zaigu San Fermin Txiki jaietan eta, oro har, edozein motatako ospakizunetan pentsatzea. Hala ere, Maria Garcia-Barberena Iruñeko Udaleko Kultura arloko zinegotziak egindako adierazpenen ondoren, Alde Zaharreko Jai Batzordeak honako hau jakinarazteko beharra sentitzen du: Lehenik eta behin, zinegotzia







