Baditugu irabazleak
Alde Zaharreko super saskiek irabazleak dituzte. Annus horribilis hau zertxobait arintzeko, aurten Alde Zaharreko Saski Erraldoia 3 super saskitan bilakatu da. Bakoitzak auzoko kolektibo, merkatari, ostalari eta auzokideek emandako 90 produktu ditu. Era berean, zozketa honek oso beharrezkoa den diru ekarpena egin dio auzo mugimenduari, udalaren azken erabakien ondorioz bereziki.
Dokumentala: Auzoak bakarrik salba dezake auzoa
2020ko udaberriko konfinamenduan, Iruñeko Alde Zaharreko elkarte eta bizilagunak hamaika modu ezberdinez antolatu ziren egoerari aurre egiteko.
Abenduaren 18an, dokumentala eta solasaldia: auzoak zirt edo zart egiteko unea
Konfinamendu garaian, Alde Zaharrean, azkar batean sortu ziren behar gehien zituzten auzokideei laguntza emateko zaintza sareak. Orduan egindako lan guzti hori, ostiralean ikusi ahal izango dugu, hilaren 18an, Labrit pilotalekuan AZ Ekimenak proiektatuko duen dokumentalean. Emanaldia eta gero, solasaldia egongo da auzo mugimenduak Alde Zaharraren une erabakiorretan izan duen paperaren inguruan.




