
Mahaiak, aulkiak, musika-ekipoa, hozgailuak, edariak… 2013an, auzoko lagunek aurretik -Auzogune- festa gunean kementsu jarritako San Fermin Txiki ospatzeko beharrezko materialak konfiskatu zituen polizia munizipalak. Alta, apirilaren 27an, bideratze luze eta erreklamazio ugariz betetako zortzi urte igaro direlarik, Jai Batzordeari zein honek kontratatutako enpresa desberdinei materialak itzuliko zaizkie .
Enrique Maya buru izanik, Gobernu munizipalak jarritako mehatxu, debeku eta oztopo guztien gainetik, auzoak 2013ko Auzogunearen instalazioarekin aurrera jarraitu zuen. Festetako larunbat goiz hartan, ordea, polizia munizipalak istiluen aurkako polizia espainiarraren babesaz, eraikitako guztia suntsitu zuen, material guztia eramanez. Herrikoia, ahatik, ezin izan zuten eraman. Horrenbestez, egun hartan bertan jaietarako espazio bat berreraiki zuten. Auzoaren indar erakusketa horri esker, Auzoguneak jaien parte izaten jarraitu du azken urteetan zehar.
Tramiteak, usurpazioak,... zortzi urteren ostean, auzoaren borrokari esker, hurrengo asteartean, hilaren 27an, polizia munizipalak ebatsitako materiala itzuliko du.
