
Alde Zaharreko bizilagunak bildu gara Nafar Gobernuko Osasun Departamentuaren egoitzan, Conde Oliveto Plazan, Nafarroako Osasun Plataformaren aldarrikapenekin bat egiteaz gain, auzoko osasun-zentrorako irisgarritasun baldintzak hobetzea eskatzeko. Kontzentrazioan, AZ Ekimeneko osasun-zentroko defentsa taldeak deituta, azpimarratu da adinekoak edo mugitzeko arazoak dituzten pertsonak osasun-zentroan sartzea erraztuko luketen obrak egitea beharrezkoa dela eta, horrez gain, eraikinaren beheko solairua birbanatzen ahalbidetuko luketela. Halaber, erabilera anitzeko gela berreskura liteke, arnasketa-zirkuitua ezartzeagatik eta espazioak covid-19 probak egiteko erabiltzeagatik galdu dena.
Auzotarrek aspaldidanik mantenduko eskakizun hau orain dela hilabete batzuk 475 eskarik abalatu zuten, honetarako eta osasun-zentroan dauden beste gabezia batzuetarako irtenbideak eskatuz. Martxoan, Iruñeko Udalak aho batez onartu zuen adierazpen bat, Osasun Sailarekin batera aurrera egitearen aldeko apustua eginez, eraikinaren irisgarritasuna hobetzeko obrak azkartzeko, baina oraindik egin gabe daude obrak.
