Aste honen hasieran, Udalak Sanfermin Txiki egunetan komun eramangarriak jartzeari ukoaren aurrean Jai Batzordeak egindak salaketak eta mobilizaziorako deiak eraman du Udala jarrera. Iruñeko alkateak, Cristina Ibarrolak, Jai Batzordeko ordezkariak deitu ditu bilera batera eta, bertan, jaiek irauten duten egunetan komun eramangarriak jartzeko konpromisoa hartu du. Oraindik zehaztu gabe zenbat izango diren, non jarriko diren eta Alde Zaharrera jaiegunetan etortzen den pertsona kopuru handiarentzako nahikoak izango diren, Jai Batzordeak erabaki du irailaren 14an (osteguna) Udaletxeko Plazan iragarritako kontzentraziorako deia kentzea.
Abuztuaren hasieran, Alde Zaharreko Jai Batzordea Udalarekin harremanetan jarri zen, San Fermin Txikiko jaietan auzoko funtsezko gunetan komun eramangarriak jartzeko eskatuz. Irailaren 5ean, Udalak jakinarazi zuen ez zuela bere instalazioaren ardura hartuko eta hori dela eta, erabaki horren aurka Jai Batzordeak salaketa publikoa egin zuen, orain alkateak zuzendu egin duen erabakia.
Alde Zaharreko hainbat tokitan komun eramangarriak jartzea funtsezkoa da jai egunetan higiene baldintza egokiak izateko. Baina baita erabiltzea ere. Jai Batzordeak, urtero bezala, kanpaina bat jarri du abian, jaietan parte hartzen dutenei auzoan bizi diren pertsonak, kaleak eta atariak errespetatzeko beharra gogorarazten. Oraingo honetan, bainuak jartzeko konpromisoa lortuta, bereziki azpimarratuko da kaleetan txiza ez egiteraen eta horretarako prestatutako tokiak erabiltzearen garrantzia.
