AZk kanpaina bat jarri du abian bere lana bizilagunei ezagutarazteko
AZ Sare Komunitarioak informazio-orri bat prestatu du sarea osatzen dituen proiektuak, kolektiboak eta espazioak ezagurarazteko eta parte hartzeko moduak zein diren azaltzeko. Informazio-orriak aldian-aldian eguneratuko dira, eta datozen egunetan eskuragarri egongo dira auzoko taberna eta dendetan. Azaroan zehar bizilagunen postontzietan utziko dira. Materiala euskaraz, gaztelaniaz eta arabieraz dago eskuragarri.
Alde Zaharra, aniztasun zaporea duen auzoa
Abenduaren 21ean, 19:00etan Plazara!-n, AZ Ekimenak "Alde Zaharra, aniztasunaren zaporea duen auzoa" proiektua aurkeztuko du, auzoko bizilagunen arteko elkartruke komunitario eta gastronomikoa. Dokumental batekin, argazki erakusketa batekin eta errezeta liburu batekin, sukaldaritza auzokideak elkar ezagutzeko eta auzoari buruz pentsatzeko modu gisa bistaratzen da. Proiekzioarekin batera, solasaldi bat izango da, Alde
Alde Zaharra, aniztasun zaporeko auzoa
AZ Ekimenak gonbidatu nahi zaituzte larunbat honetan, urriak 23, kultura aniztasuna, integrazioa eta zapore gozoa batuko dituen ekitaldi batera. Piparrika plazan, goizeko 11:30etan, Alde Zaharrean bizi baina munduko hamaika txokotan jaiotako bizilagunek egindako postre dastaketa egingo da. Ekintza honek lehen pausua izan nahi du delako ustegabeko topaketak sustatzeko. Joko, dantza,
Osasun zentrora, oztoporik gabe!
Osasun -zentroa defentsarako AZko taldeak eta Iruñeko Alde Zaharreko bizilagunek Osasun Kontseilaritzari berriro eskatzen diogu osasun- zentroan sartzeko oztopo arkitektonikoen arazoa konpontzeko irtenbidea. 2020ko urrian sarrera hobetzeko lanak egin behar ziren, baina azkenean ez zen hala izan. Gaia gelditu eta atzeratzeaz gain, Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzarekin egindako bileraren ondoren, auzoan
Covid terrazak bertan behera utzi eta Alde Zaharreko mahaia deitzeko eskatu du AZ Ekimenak
Masifikazio, zikinkeria, zarata eta espazio publikoaren erabateko merkantilizazio prozesuak markatu dute pandemiaren azken etapa Alde Zaharrean, auzokideen bizi kalitatea modu nabarmenean okertuz. Arazo honen inguruan jarduteko AZ Ekimenak udalari eskatu dio Alde Zaharreko mahaia deitu eta Covid terrazak berehala kendu ditzan, ostalaritzako neurri murritzaileak bertan behera geratu baitira. Ostalari txiki
[STREAMING] Alde Zaharrean bizi nahi dugu, auzo batzarra
Zarata, desfasea, masifikazioa, zikinkeria… Azken asteetan areagotu diren ohiko arazoak. Eta auzokideok, zer?Entzuteko gune bat antolatu dugu, egoera horiei aurre egiteko, aukerak bilatzeko eta proposamen adostuak sortzeko. Edukiera mugatua. Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da, COVID araudiari jarraituz. ZUZENEZKO EMANALDIA:
Auzolanean, Historia idatziz
AZ ekimeneko memoria taldeak, ‘Auzolanean, Historia idatziz’ deritzona, crowdfunding kanpaina bat jarri du abian, Iruñeko Alde Zaharreko auzo mugimenduaren historia kontatzen duen liburu baten argitalpena finantzatzeko. Duela bi urte, Alde Zaharreko auzo-mugimenduaren historia lantzeko memoria talde bat sortu zen AZ Ekimenaren barruan. Denbora horretan helburuak zehazten, artxiboko materiala aurkitzen eta
Alde Zaharreko Jai Batzordeak San Fermin Txikito jaiak bertan behera utzi ditu
Alde Zaharreko Jai Batzordeak San Fermin Txikiko jaia bertan behera utzi eta jaiari legokiokeen datetan, irailaren amaieran, jai giroari loturiko inolako jarduerarik ez antolatzea erabaki du. Aste honetan gauzatutako bilera batean, Jai Batzordeko hainbat kidek erabakia helarazi diote Iruñeko Udalari. Iaz egin zen bezala, Jai Batzordeak bizilagunen osasuna eta ongizatea
“AUZOA EGITEN, HISTORIA EGITEN” ERAKUSKETA PARTIZIPATIBOA JARRI DU ABIAN
IRUÑEKO ALDE ZAHARREKO AUZO-MUGIMENDUAREN 50. URTEAK Ekainaren 21etik (astelehena) uztailaren 2ra arte, AZ Ekimenak Plazara!-n (Kale Nagusia 31) “Auzoa egiten, Historia egiten” parte hartzeko erakusketa antolatuko du, 50 urte beteko dituen Iruñeko Alde Zaharreko auzokoen ibilaldia gogoratuz eta auzokide guztien ekarpenekin osatuko dena. Erakusketa honek hamar metro luzeko denbora-lerro bat
Ez ahaztu auzokideak!
Alde Zaharrean azken hilabeteetan Covid-19ak sorturiko egoera dela eta, asko izan dira erabilpen mugatua ezarri zaizkien kale eta plazak, honek dakarren espazio publikoaren desagerpenarekin. Auzoko eragile zein mugimendu antolatuok honako hau plazaratu nahiko genizueke: Jakina den bezala, hamarkadak daramatzagu instituzio ezberdinen erasoei aurre egiten eta auzoak beharrezkoa duen espazio publikoaren










