Aniztasunaren zaporea. Alde Zaharreko postreak II

Munduko postreak Alde Zaharrean Dokumentalaren aurkezpena: abenduaren 29an, 18:00etan. Plazara! Argazki erakusketa: urtarrilaren 14a arte. Plazara! Deskargatu errezeta liburua edo online ikusi Alde Zaharreko ikuspegi integral batetik, AZ Sare Komunitarioak auzokideen parte-hartzea erraztu nahi du, gure beharrei erantzunez eta auzotasuna eraikiz. Aurkezten dugun proiektu hau “Aniztasunaren zaporea. Alde Zaharreko postreak”, 2021eko

Continue reading

Konpartsa txikia ateratzeko baimena ukatu du Udalak

Aldezar Elkarteko erraldoi txikiek 25 urte bete dituzte eta ospatzeko Alde Zaharreko kaleetatik atera behar ziren azaroaren 19ko goizean. AZ Sare Komunitarioaren barruan dagoen kolektibo honek hiru hamarkada daramatza Iruñeko Alde Zaharrean aisialdiko hezkuntza komunitarioan lanean eta jarduera hori egin ahal izateko dagokion baimen-eskaera egin zuen Udalean. Udalaren erantzuna ezezkoa izan da

Continue reading

Auzo topaketak, urriaren 21ean eta 22an

Non: San Frantzisko Eskoletan (areto nagusian) Ordutegiak: urriaren 21ean, ostirala, 17:30-20:00;  urriaren 22an, larunbata, 10:00-14:00. Programa osoa Bost urteko lanaren ondoren eta pandemiak markatutako berrantolaketa-prozesu bat eta gero, joan den martxoan AZ Ekimena (2015ean sortu zen auzo-proiektua) AZ Sare Komunitarioa bihurtu zen, Alde Zaharreko Sare Komunitarioa, auzoko ehunka bizilagunek eta 10

Continue reading

Antzerki foroa: “Sarean korapilaturik ez / No te enredes”, urriaren 24an

Noiz: urriaren 24an, astelehena, 19:00etatik 20:00etara Non: Sintagma plaza – Plazara! Zentro Komunitarioa (Ludoteka izanen da) Antolatzailea: AZ Ekimena Azken urteotan, mendekotasun berri bat sartu da gizartean, ez gizarte-desberdintasunak, ez generokoak ezta adinekoak ere bereizten ez dituena. Pantailekiko, Internetekiko eta sareak eskaintzen duen mundu zabalarekiko mendekotasuna da. AZ Ekimenak “Sarean korapilaturik

Continue reading

Jai Batzordeak helegitea aurkeztuko du San Fermin Txiki-ko jaietarako dirulaguntza kentzeko Udalak hartutako erabakiaren aurka

Alde Zaharreko Jai Batzordea bere abokatuekin lanean ari da Iruñeko Udalak San Fermin Txiki jaiak an-tolatzeko dirulaguntza kentzeko erabakiari helegitea jartzeko. Emandako eta jada % 75eko batean ordaindutako dirulaguntza, 5.791,33 eurokoa da, eta ez du inolaz ere estaltzen jaien antolaketaren kostua, 30.000 euro baino gehiagotan zenbatetsia (dirulaguntzarik jasotzen ez dituzten gastuak kontuan

Continue reading

Irailaren 23tik 25era, bueltan da San Fermin Txiki

Bi urteko geldialdi behartuaren ostean, Alde Zaharreko kaleetara itzuliko dira San Fermin Txikiko festak, irailaren 23tik 25era, jarduera herrikoi, xume, euskaldun, berdinzale eta integratzailez betetako egitarau batekin. Alde Zaharreko Jai Batzordeak antolatu ditu auzoko festa autofinantzatu hauek, hainbat eragileren, auzokideren, merkatariren eta tabernen laguntzarekin, eta, Iruñeko Udalaren laguntza geroz eta

Continue reading

“Auzoa eraikitzen” eta txupinazoko akuarela bat, aurten San Fermin Txiki iragartzeko aukeratuak

“Auzoa eraikitzen”, 15 urte baino gehiagoko kategorian, eta txupinazoa islatzen duen izenbururik gabeko kartela, txikien kategorian azkeneko hau, irailaren 23tik 25era ospatuko den San Fermin Txikiko jaiak iragartzeko autatutako kartelak izan dira. Lehenengoa, Ander Aranguren eta Ekhi Iragiren lana, eta bigarrena berriz, Ekhiotz Arberena. Oraingo honetan, bi urtetako nahitaezko geldiunearen ondoren, Alde Zaharreko

Continue reading

Zure errezeta argitaratuta ikusi nahi duzu, eta Alde Zaharreko bizilagunekin partekatu?

Iaz bezala, kulturarteko “Aniztasunaren zaporea” proiektuaren barruan, liburuxka bat argitaratu nahi dugu, hainbat pertsonaren errezetak biltzen dituena. Gure jaioterria edozein dela ere, auzoa egunero partekatzen dugu. Zure errezeta argitaratuta ikusi nahi duzu, eta Alde Zaharreko bizilagunekin partekatu plater merke eta gozo bat prestatzeko modua? Familian, kuadrilarekin, bakarrik, zure gelarekin edo

Continue reading