Aldezarrek aisialdiko hezkuntza komunitarioaren alde lanean 30 urte beteko ditu

Aldezar Elkartea 1992. urtean jaio zen eta 30 urtez Alde Zaharreko haurtzaroarekin eta gazteriarekin hezkuntza komunitarioan lanean ibili da. Geroztik, ehunka hezitzailek – horietako asko Aldezarren Formakuntzako Eskola Komunitarioan aritu direnak – hezkuntza ez formaleko proposamen bat sortu eta mantendu dute. Era berean, bertan auzoko txiki eta gazte askok parte-hartu dute. Auzoenean

Continue reading

Abiatzear da San Fermin Txiki jaietako kartela hautatzeko herri bozketa

Abuztuaren 25etik, osteguna, abuztuaren 29ra bitarte, astelehena, San Fermin Txiki jaietako kartela hautatzeko aukera izango duzu. Irailaren 23tik 25era ospatuko dira aurtengo festak. Lehiaketara aurkeztutako kartelak Santo Domingo Azokan erakutsiko dira, eta hor bertan bete ahal izango dira kategoria ezberdinetako kartelak bozkatzeko papertxoak, azokaren ohiko ordutegian. Abuztuaren 31an iragarriko dituzte kartel

Continue reading

San Fermin Txiki jaietako kartel lehiaketa

Alde Zaharreko Jai Batzordeak, irailaren 23tik 25era ospatuko diren San Fermin Txiki 2022 jaiak iragartzeko kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Bi kategoria badaude, bata 15 urte baino gutxiagokoentzat eta bestea 15 urtetik gora. Kategoria bakoitzeko irabazleen kartela herri-bozketa bidez aukeratuko da. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek abuztuaren 23an eta 24an entregatu beharko dute

Continue reading

Alde Zaharreko postreak, aniztasunaren zaporea

Ekainaren 17an Piparrika baratze komunitarioan jaia egin zen “Alde Zaharreko postreak, aniztasunaren zaporea” proiektuaren bigarren edizioa ospatzeko. Egitasmoa iaz hasi zen, eta auzoko aniztasuna erdigunean jartzeko apostua da.

Continue reading

Auzo argazkia: non zaude?

Klik egin argazkia handitzeko.

Continue reading

San Frantziskoko liburutegiko fondoak eta ordutegiak hobetzeko eskaerak

San Frantzisko Liburutegi Publikoaren kalitatearen alde lan egiten duen AZ Ekimenako taldea Iruñeko Udalari eta Nafarroako Gobernuari zuzendu zaie herritarrei eskainitako zerbitzuetan hobekuntzak eskatzeko. Zehazki, taldeak fondo berriak erosketaren hobekuntza eta larunbatetan liburutegia irekitzeko eskatu du. Bi erakundeetara bidali dituen idatzietan, lantaldeak gogorarazi du San Frantzisko Liburutegia beste liburutegi batzuekin alderatuta hornidura

Continue reading

Alde Zaharreko postreak, ekainaren 17an Piparrikan

Ekainaren 17an, 17:00etan, Piparrika baratze komunitarioan jaia eginen da “Alde Zaharreko postreak, aniztasunaren zaporea” proiektuaren bigarren edizioa ospatzeko. Egitasmoa iaz hasi zen, eta auzoko aniztasuna erdigunean jartzeko apostua da. Hainbat herialdetako elikagaiak eta errezetak ardatz hartuta, bidaia eginen dugu Alde Zaharrean bizi edo bertara jotzen dugun emakume eta gizonen jatorrizko

Continue reading

Mintzaldi-tailerra “Hasi berriz. Pantailekiko mendekotasunari buruzko tailerra/Resetéate.Taller sobre adicción a pantallas” AZ Ekimenak antolatuta

Noiz: ekainaren 13an, astelehena, 19:00etatik 20:30era Non: Maiatzeko plaza – Plazara! Zentro komunitarioaÇ Antolatzailea: AZ Ekimena Azken urteotan, mendekotasun berri bat sartu da gizartean, ez gizarte-desberdintasunak, ez generokoak ezta adinekoak ere bereizten ez dituena. Pantailekiko, Internetekiko eta sareak eskaintzen duen mundu zabalarekiko mendekotasuna da. AZ Ekimenak “Hasi berriz. Pantailekiko mendekotasunari

Continue reading