“Batzen gaituena” eta izenbururik gabeko akuarela bat aukeratu dituzte San Fermin Txiki iragartzeko kartel gisa
Bi kartel aukeratu dituzte irailaren 22tik 24ra bitarte ospatuko diren San Fermin Txikiko festak iragartzeko. 15 urte edo gehiagokoen kategorian, “Batzen gaituena” izeneko lana aukeratu dute, Ander Arangurenek egina. Hortik beherako txikien sailean, Markel Lazkanok egindako akuarela koloretsu bat izan da hautatua. Su artifizialak ageri dira izenbururik gabeko lan horretan.
Abiatzear da San Fermin Txiki jaietako kartela hautatzeko herri bozketa
Abuztuaren 25etik, ostirala, abuztuaren 29ra bitarte, asteartea, San Fermin Txiki jaietako kartela hautatzeko aukera izango duzu. Irailaren 22tik 24ra ospatuko dira aurtengo festak. Lehiaketara aurkeztutako kartelak Santo Domingo Azokan erakutsiko dira, eta hor bertan bete ahal izango dira kategoria ezberdinetako kartelak bozkatzeko papertxoak, 10:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Bi kategoria ditu Alde
San Fermin Txiki jaietako kartel lehiaketa
Alde Zaharreko Jai Batzordeak, irailaren 22tik 24ra ospatuko diren San Fermin Txiki 2023 jaiak iragartzeko kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Bi kategoria badaude, bata 15 urte baino gutxiagokoentzat eta bestea 15 urtetik gora. Kategoria bakoitzeko irabazlea aukeratzeko, Jai Batzordeak aurkeztutako kartelen preselekzio bat egingo du. Aukeratutakoen artean kartel irabazlea bozkatuko du. Lehiaketan parte hartu
Arartekoak Alde Zaharreko Osasun Zentroaren irisgarritasuna hobe dezaten iradoki die Nafarroako Gobernuari eta Iruñeko Udalari
Nafarroako Arartekoak Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuari eta Iruñeko Udalari idatzi bat igorri die, non bi entitateei iradokitzen dien batera Osasun Zentroaren irisgarritasuna hobetzeko irtenbide bat bilatu behar dutela, Calderería kaletik sarrera bat prestatuz. Idazkiak erantzuten dio AZ Ekimenak martxoan aurkeztutako kexari. Honetan, Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren gelditasuna salatzen zen, Arartekoaren ustez,
Agur, Iñaki. Beti arte
Hil honen 7an utzi gintuzun, Iñaki, lagun ona. Duela urte askotatik Auzoeneara etortzen zinen maiz, ia egunero hainbat momentutan. Alde Zaharra maite zenuen, bertan bizi ez bazinen ere, baina jende gutxi zegoen zu bezala hain adi noiz ospatu behar ziren Auzoko Eguna, Inauteriak, kale ezberdinetako jaiak eta, zer esanik ez, San Fermin Txikikoak.
Maiatzaren 27an, Alde Zaharraren Eguna. Aurretik, jarduerak 9 egunez
KULTUR ASTEA: maiatzaren 18tik 26ra ALDE ZAHARRAREN EGUNA: maiatzaren 27an Programa PDFan
Maiatzaren 26an, berriro “3 Burgo, 3 Milia” herri-lasterketa
Hiru urteko geldialdiaren ondoren, AZ Sare Komunitarioak antolatutako “3 Burgo, 3 Milia” herri-lasterketa berriro ibiliko da Alde Zaharreko kaleetan zehar maiatzaren 26an, ostirala. Haur eta helduen kategoriekin, ekitaldiak auzo izaera nabarmena du eta bertan ehun boluntario baino gehiagok eta auzoko denda eta establezimendu ugarik hartzen dute parte. Helduen lasterketa Helduen mailako lasterketa
Alkategaiek Alde Zaharrerako dituzten proposamenak azalduko dituzte maiatzaren 9ko mahai-inguruan
Asteartean, maiatzaren 9an, Alde Zaharreko bizilagunek zuzenean ezagutu ahal izanen dute, besteak beste, ekitaldien saturazioa, espazio publikoaren okupazioa, etxebizitzaren eskuratzea edota turistifikazioaren aurrean udal hauteskundetara aurkezten diren talde politikoen proposamenak. UPNko (Cristina Ibarrola), EHBilduko (Joseba Asiron), PSNko (Elma Saiz), Geroa Baiko (Koldo Martínez) eta Zurekin Nafarroako (Txema Mauleon) zerrendaburuek eta










