Auzo jardunaldiak atzeratu dira
Asteburu honetan, urriaren 16 eta 17an, egin behar zituzten AZ Ekimenak urtero prestatzen dituen auzo topaketak. Aurtengo zita prestatua zegoen Covid19aren ondorioz ezarritako neurri guztiak betetzeko, besteak beste, talde oso txikiak, bilerak egiteko gune ezberdinak, jende kopuruaren kontrola… Hala ere, AZ Ekimenak zuhurtziaz jokatzea erabaki du eta topaketak atzeratu ditu osasun egoera
Alde Zaharreko auzo jardunaldiak, urriaren 16 eta 17an
AZ Ekimenak Alde Zaharreko auzokideak parte hartzera deitu ditu urriaren 16 eta 17an antolatutako auzo jardunaldien edizio berri batera. Bost urte dira jardunaldi hauek egiten direla eta iaz 250 lagunek parte hartu zuten. Urtero, auzokideak elkartzen dira auzoan martxan dauden proiektuak ezagutzeko eta hurrengo hilabeteetarako lan ildoak finkatzeko. Horrelako gogoeta
Auzo topaketak, urriak 16 eta 17. Gorde data!
Urriaren 16 eta 17an zita bat dugu: AZ ekimenak urtero antolatzen dituen jardunaldien edizio berri bat. Topaketek helburu bikoitza dute: AZ ekimena osatzen duten taldeek urtean zehar egindako lana ezagutzera eman eta datozen hilabeteetarako lehentasunak eta lan lerroak zehaztu. Azken hilabeteetan gauza asko gertatu eta aldatu dira, eta horrek eragingo du aurtengo topaketak
Osasun Etxea zaindu!
Ba al zenekien… ...administrazioak COVID-19 protokoloa ezarri zuenetik handitu egin direla aurrez aurre arreta jasotzeko epeak, kontsultak telefonoz egiten ari direlako, zentroko langileek lan bikoitza egiten dutelako eta osasun-zentroan pandemiaren aurretik baino langile gutxiago daudelako? Ba al zenekien… ...osasun etxeetan pertsonak erretiratu, bajan daudenean edo oporretan daudenean ez zaiela ordezkatzen?
Alde Zaharreko Jai Batzordeak ez du jarduerarik antolatuko San Fermin txikirengatik
Aurten Iruñeko Alde Zaharreko Jai Batzordeak ez du jai, kultur edo erlijio jarduerarik programatuko San Fermin Txiki jaiak direla eta. Jai Batzordeak hartu du erabakia, Covid-19k eragindako salbuespen-egoeraren aurrean. San Fermin Txikito bizilagun guztien parte hartzearekin eta dendari eta ostalarien elkarlanarekin antolatzen dela gogoratu nahi dugu. Halaber parte hartze hau
Ihauterietako gertakarien ondorioz auzoko zazpi gazteren aurka irekitako auzia salatu du AZ Ekimenak eta elkartasuna adierazi dio Alde Zaharreko gazteriari
Alde Zaharreko lau gazte ikertu moduan deklaratzera deitu dituzte irailaren 17an. Aurtengo ihauterietan, poliziaren furgoneta batek hamalau urteko gazte bat San Frantzisko kalean jarraitu eta harrapatu ostean sortutako gertaeren ondorioz, desordena publikoak eta kalteak eragitea egosten dizkiete lau gazteei. Poliziaren oldartzearen ondorioz, hamalau urteko gaztea, lehenengo, komisaldegira eraman, eta ondoren, ospitaleratu zuten pelbisean
Orain bai, mosaikoa handituta!
Horrenbeste lagun izatea luxu hutsa da, baina hainbatetan horrek gauzak apur bat korapilatzen ditu. Horrenbeste izatea gogoz lanean, ideiak sortzen, milaka modutan parte hartzen, argazkiak egiten, posta elektronikoz bidaltzen, whatsappez, editatzen, erlojuaren aurka mosaiko erraldoi bat sortuz… Guzti hau atsegina da, baina abaguneak sortzen ditu modu batean edo bestean hanka
Aldezar auzoan nahi dugu
Azken hamar urteetan, Alde Zaharreko mila umetik gora parte hartu dute Aldezarretik bultzatutako ekintzetan eta gazte askok hezitzaile boluntario gisa jardun dute ekintza horietan. Ibilbide luzeko proiektu baten fruituak dira horiek, hezkuntza komunitarioan eta auzoan eta auzotik egindako lanean oinarritzen dena. Guzti hori desagertzeko arriskuan dago, Iruñeko Udalak, bigarren aldiz, aldatu egin









