Zortzi urte igaro ostean, Jai Batzordeari San Fermin Txikin kendutako materiala itzuliko dio Iruñeko Polizia Munizipalak

Mahaiak, aulkiak, musika-ekipoa, hozgailuak, edariak… 2013an, auzoko lagunek aurretik -Auzogune- festa gunean kementsu jarritako San Fermin Txiki ospatzeko beharrezko materialak konfiskatu zituen polizia munizipalak. Alta, apirilaren 27an, bideratze luze eta erreklamazio ugariz betetako zortzi urte igaro direlarik, Jai Batzordeari zein honek kontratatutako enpresa desberdinei materialak itzuliko zaizkie . Enrique Maya buru izanik,

Continue reading

Liburutegiak: eduki digitalen sarbidea konpontzeko instantzia

AZ Ekimeneko Kalitatezko Liburutegi Publikoaren aldeko taldeak instantzia kanpaina bat abiatu du Nafarroako Liburutegien sareko plataforma digitaletarako sarbideek izaten ari dituzten arazoak konpontzeko. Taldeak bere aldarrikapenen berri eman die Kultura kontseilariari, Kultura eta Vianako Printzea instituzioko zuzendari orokorrari eta Liburutegi Zerbitzuen zuzendariari. Era berean, auzokideak deitzen ditu aldarrikapenarekin bat egin

Continue reading

Martxoko asteazkenetan, elkarretaratzeak Osasun Etxearen aurrean

Martxoko asteazken guztietan, 11:00etan Alde Zaharreko Osasun Etxearen aurrean. Deialdi honekin, AZ Ekimeneko Osasun taldeak bat egiten dut Nafarroako Osasun plataformak Osasun Etxeen beharrak asetzeko bultzatutako mobilizazioekin. Behar horiek dira, besteak beste, langile falta eta horien behin behinekotasuna, azpiegiturek dituzten gabeziak eta auzoetan integratuagoa egongo den asistentzia eredu berri bat, prebentzio eta

Continue reading

Piezaz pieza… 40 urte auzoan!

“Piezaz pieza” lelopean, AZ Ekimenak bazkideen kopurua handitzeko lortu nahi duen kanpaina berri bat martxan jarrri du. Egunez egun auzo lana eusten duten aunitzeko lanak eta ekarpenak aitortu eta eskertzeaz gain, diru laguntzek duten garrantzia gogorarazi nahi du kanpaina honek, AZ Ekimena osatzen duten talde eta kolektiboek haien proiektuekin jarraitu

Continue reading

AZ Ekimena Osasun Etxearekin elkarlanean berresten da

Alde Zaharrean pediatria arreta berrezartzea lortu zuen instantzia bilketa masiboa eta gero, AZ Ekimeneko Osasun taldeak auzoko Osasun Etxearekin elkarlanean jarraitzen du, bi erakundeen arteko koordinazioa hobetzeko eta sortu daitezkeen beharrei erantzuteko, besteak beste, osasun instalaziora sartzeko dauden arkitektura oztopoak kentzea. Elkarlan horretan, AZ Ekimeneko ordezkariak Osasun Etxeko gizarte langilearekin bildu ziren,

Continue reading

Alde Zaharra berrezagutzeko bideak

“Turismo bulegoetan Iruñean ez galtzeko gidak aurkituko ditugu. Hau, ordea, Iruñea, eta, batez ere, Alde Zaharra ez galtzeko gida bat da”. Izpiritu horrekin, Alde Zaharreko Auzo Elkarteak 1999an Carlos J. Martínez Álavaren gida bat argitaratu zuen, Biriloren diseinuarekin. Gaur, gida hura berreskuratu dugu: “Ibilbideak Alde Zaharrean barna. 6 ibilbide Iruñea

Continue reading

2021eko inauteriak: Alde Zaharra ibaian gora!

Munduan beste asko bezala, bazen gertu bizi-bizia zen auzo bat, zeinetan haur eta gazteek -eta ez horren gazteek-, benetan garrantzitsuak ziren gauzak kale eta plazetan deskubritzen zituztena. Bide horretan itzal eta tristuraz armatutako hainbatek trabak jartzen saiatu arren, txiki handi horiek aurrera ekiten zuten kementsu. Ipuin txiki honetako zein pertsonaia

Continue reading

Bizilagunekin eta bestelako eragileekin adostasuna bilatzeko eskatu du AZ Ekimenak, San Jose eta Konpainia plazetan terrzak jarri aurretik

Iruñeko Udalak ostiralean erabakiko du San Jose plazan zortzi eta hamar ostalaritza-terraza artean kokatzeko baimena ematen duen ala ez; terraza hauei, dagoeneko martxan den Konpainia plazakoa batuko litzaioke. Onartzekotan, bizilagunen iritzia eta eskaerak entzun gabe hartutako erabakia litzateke, ez eta bestelako eragileena ere, Osasun Etxea -Konpainia plazan dagoena- edota auzoko merkatari txikiak,

Continue reading

Osasun Zentroko pediatria postuak bete daitezen eskatzeko kanpaina

Alde Zaharrean zerbitzua ematen pediatrarik gabe hilabete batzuk eman ondoren, AZ Ekimeneko Osasun Zentroarekiko defentsa-taldeak instantziak biltzeko kanpaina jarri du abian, egoera horri auzoko eta Lehen Zabalguneko haurren beharretara egokitutako berehalako konponbidea eman diezaioten eskatzeko. Gaur egun ez dago pediatrarik Alde Zaharreko Osasun Zentroan, agerian uzten Osasunbidearen Nafarroako Oinarrizko Osasun Zerbitzuen arreta

Continue reading