Mugikortasun-taldea

Alde Zahar osasungarriagoa eta bizitzeko egokiagoa

Jarduerak


Ekintza nagusia izan da “Lo Viejo se mueve - Arian arian” prozesu parte-hartzailea antolatzea, Iruñeko Udalarekin batera.

Sartu

Alde Zaharra ez dago eratuta ibilgailu andana ibil dadin bertan barrena, azken urteotan jazotzen ari den bezala. Premiazkoa dugu auzo osasungarriago eta bizitzeko egokiagoaren alde lanean jarraitzea. Talde honen xedea da Alde Zaharrean ibilgailuen trafikoa murriztea, funtsean norbanakoen motordunena.

2015eko urrian, AZ Ekimenak Alde Zaharreko auzotarren lehen bilerak egin ziren. Auzo osoak bat eginda gauzatuko diren bost prozesu erabaki ziren; bada, Alde Zaharrean trafikoa murriztekoa da haietako bat.

Auzotar-talde txiki batek horretan lanean urte batzuk bazeramatzan ere, Burgo de San Cernin kolektiboaren bitartez, une hartatik aurrera Udalarekin (teknikari eta politikariak) baterako lana hasi zen: “Lo Viejo se mueve – Arian arian” prozesu parte-hartzaileak,antolatu eta 2016an abiatu zen. Irailean, prozesu orokorra hasi zen; lehenengo fasean, proposamenak bildu ziren (782, zehazki), zeinak ondoren parte-hartzeko hainbat foro eta ekintzatan jorratu ziren, hainbat hilean.

Proposamenok balizko 45 neurritara ekarri ziren, prozesu parte-hartzailean parte hartzen ari ziren intereseko kolektibo eta talde guztiek adostuta, eta Udalera eraman ziren.

2017ko irailean, Udalak arrazoizko erantzuna eman zien proposamenei, eta, hilabete geroago, behin-behinean ezartzen hasi ziren auzoko kaleetan.