TANek arrazoia eman dio Alde Zaharreko Jai Batzordeari: 2022ko San Fermin Txikirako dirulaguntza itzuli beharko dio Udalak
2022ko irailaren 30ean, San Fermin Txiki jaiak amaitu berritan, Iruñeko Udalak publiko egin zuen eta Alde Zaharreko Jai Batzordeari jakinarazi zion jaiak antolatzeko dirulaguntza kentzeko erabakia. Dirulaguntzaren zenbatekoa 5.791,33 eurokoa zen; horietatik % 75 ordainduta zegoen eta Jai Batzordeak itzuli egin behar zuen. Udalak argudiatu zuen festen programan “iragarki politiko eta aldarrikatzaileak”
Alde Zaharreko hainbat lokaletan kultur ekitaldiak antolatzea debekatu du Udalak, San Fermin Txiki hasi baino bi egun lehenago
San Fermin Txikiko festak hasi baino bi egun lehenago, dagoeneko kontratatuta eta festen egitarauan iragarrita zeuden hainbat ekitaldi antolatzeko debekua jakinarazi die Iruñeko Udalak Alde Zaharreko hainbat lokalei. Azpimarratzekoa da ekitaldi horiek aurreko urteetan ere antolatu izan direla, inolako oztoporik gabe. Baimena ukatu zaie Zabaldi, Krawill, Arrano, Garazi, Aiztzina, Laba eta Zaldikon egitekoak ziren
Alde Zaharrak San Fermin Txiki ospatuko du irailaren 22tik 24ra
Alde Zaharrak auzoko festak ospatuko ditu irailaren 22tik 24ra. Horretarako, jarduera herrikoi, partehartzaile, integratzaile, berdinzale eta euskaldunez betetako egitaraua osatu du. Beste behin ere, Alde Zaharreko Jai Batzordearen lanari esker aterako da aurrera, hainbat eragile, auzokide, denda eta tabernen laguntzarekin. ; Desargatu programa osoa Auzotik auzora egindako festak dira San
Jai Batzordearen salaketa publikoaren ondoren, Udalak San Fermin Txikian komun eramangarriak jartzeko konpromisoa hartu du
Aste honen hasieran, Udalak Sanfermin Txiki egunetan komun eramangarriak jartzeari ukoaren aurrean Jai Batzordeak egindak salaketak eta mobilizaziorako deiak eraman du Udala jarrera. Iruñeko alkateak, Cristina Ibarrolak, Jai Batzordeko ordezkariak deitu ditu bilera batera eta, bertan, jaiek irauten duten egunetan komun eramangarriak jartzeko konpromisoa hartu du. Oraindik zehaztu gabe zenbat izango diren, non jarriko diren eta Alde Zaharrera jaiegunetan etortzen den pertsona kopuru handiarentzako
San Fermin Txikirako Alde Zaharrean komunak jartzeari uko egin dio Iruñeko Udalak
Iruñeko Udala ez da San Fermin Txikiko festak iraun bitartean Alde Zaharreko kaleetan komun mugikorrak jartzeaz arduratuko. Hala jakinarazi dio Alde Zaharreko Jai Batzordeari. Auzoko kale eta etxeetako atariak pixaleku bihurtuta ikusteak auzokideen artean ondoeza sortu du, eta, azken sanferminetan higiene faltak egoera larria eragin zuen Alde Zaharrean, baina Jai Batzordeak arazoari konponbide
“Batzen gaituena” eta izenbururik gabeko akuarela bat aukeratu dituzte San Fermin Txiki iragartzeko kartel gisa
Bi kartel aukeratu dituzte irailaren 22tik 24ra bitarte ospatuko diren San Fermin Txikiko festak iragartzeko. 15 urte edo gehiagokoen kategorian, “Batzen gaituena” izeneko lana aukeratu dute, Ander Arangurenek egina. Hortik beherako txikien sailean, Markel Lazkanok egindako akuarela koloretsu bat izan da hautatua. Su artifizialak ageri dira izenbururik gabeko lan horretan.






